Blog hau arteari buruzko informazioa, artikuluak,argazkiak, bideoak etab. igotzeko erabiltzen dut gehien bat. Baita arteak hezkuntzan jokatzen duen paperari buruz hitz egiteko ere.
domingo, 6 de noviembre de 2011
Kubismoa
1907an irudikatze molde tradizionalarekikoak guztiz hautsiko zituen estiloa plazaratu zuen Pablo Picasso pintore malagarrak bere “Avignongo andereñoak” koadroarekin. Kubismoren oinarriak zehaztu ziren margolan haren bitartez eta lehen esan bezala, pintura irudiaren kontzepzio berri bat azalduko zen artearen munduan.
Quattrocentotik aurrera pinturaren historia osoan zehar, perspektiba konikoa erabiltzen zen espazioaren aurkezpen koherentea eskeiniz, ikuspegi finko mugi ezin batetik ikus zitekeena hain zuzen ere. Era berean, formetan argi ilunak bideratuz eskeintzen zen bolumenaren sentsazioa.
Zalantzan jartzen hasi ziren pintore postinpresionistak irudikatze molde hura eta hainbat esperientzia bideratu zituzten aldatzeko, baina kubismoak ekarri zuen erabateko etena.
Honako galdera hau planteatu zuen kubismoak:zergatik ez sortu aurkeztu nahi ditugun objetu edo espazioen aldian aldiko eta ikuspegi desberdinen araberako behaketen halako bilduma eskeiniko digun irudia? Beraz, gogoeta honi jarraiki, artistak bideratu duen beritxuratze prozesu intelektualaren emaitza azaltzen zaigu margolanean.
Horrenbestez, lorturiko irudi moldea ere koherentea da prozedura tradizionalen araberakoa ez bada ere; izan ere, molde tradizionaletan bideraturiko lanetan une jakin batean eta ikuspegi batetik jasotakoa da irudian azaltzen dena.
Kubismoak, agerian ditu hainbat iturritatik jasotako eraginak:
- Cezanneren pintura: bolumena kolore- planoen bidez, eta ez argi ilunen bidez.
- Antzinako Egiptoko pintura: irudikatu beharreko pertsonaiaren imajina osorik eta era koherentean eskeintzearren, perfilez pintatzen zuten haren aurpegia et perfilez begia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario