Arte pastikoak eta musika Derrigorrezko Hezkuntzako curriculumean sartuta egon arren, askotan ez zaie behar besteko garrantzirik ematen.Denbora pasa bezala hartu ohi dira, eta horregatik askotan ikasleek ez dituzte serio hartzen.
Gainera, nagusitzen joan ahala, artearekin zerikusia duten ekintzak eta jarduerak baztertu egiten dira eta garrantzi handiagoa ematen zaie beste jakintza batzuei, jakintza matematiko, zientifiko eta linguistikoari hain zuzen ere.
Hau garrantzitsua izan arren, ezinbestekoa iruditzen zait eskolan arte hezkuntza bere osotasunean lantzea. Ez da marrazkiak egitera eta denbora pasatzera mugatu behar, egindakoa interpretatu eta aztertu egin behar baita.
Gainera, arte hezkuntzaren bidez honako gaitasun hauek landu ditzakegu besteak beste:
Sormena
Irudimena
Pertzepzioa
Sentikortasun estetikoa
Mugimendua
Norberaren adierazpena
Pentsamendu kualitatiboa
Ikuspegi kritikoa
Norberaren autonomia
Gaur egun, irudiaren kulturak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia dute gizartean, eta elkarren osagarri dira. Gure kulturan, adierazpideek eta hedabideek ikus-elementu eta ikono ugari sortu eta zabaltzen dituzte. Horregatik, irudiak aztertzen eta ulertzen jakiteak lehen ez bezalako garrantzia du. Balio estetiko hutsetik prestakuntzaren beharrizanera igaro gara. Hala, arte-hezkuntza sendo eta koherentea lortzea ezinbesteko da pertsonaren garapen integralerako, lagungarri baita nortasun osoa eta orekatua eratzeko.
Ikuspegi horretatik, plastika-hezkuntza lagungarri izan behar zaie ikasleei, mezuak irakurtzeko, hartzaile gisa jokatzeko, kodeak identifikatzeko eta esanahiak interpretatzen hasteko, eta irudiekin zein ikonoekin moldatutako mezuak kritikoki aztertzeko. Irudia hautematea ez da soilik errealitatea islatzen duten elementuak ikustea; komunikazio-ekintza ere bada, eta ekintza horretan, irudia hautematen duen pertsonak aldez aurreko esperientziak gogoratzen ditu.
Haurrek ikus-ingurua ondo ulertzeko, hezkuntzan esku hartu beharra dago. Idazten eta hitz egiten hasi baino lehen ere, haurrek inguru natural eta kulturaleko pertsonen (aita, ama, familia osoa... ) eta gauzen (etxea, mendiak, ibaia... ) marrazki eskematikoak egiten dituzte. Beren burua eta ingurua ulertzeko balio diete irudi horiek, eta adierazteko eta komunikatzeko ere baliagarri zaizkie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario