viernes, 18 de noviembre de 2011

KOILARAZ EGINDAKO MARKOA

Arratsaldeon guztioi!!
Gaur, zerbait desberdina egiteko asmoarekin, eskulan dibertigarri bat propostzen dizuet.
Askotan, erabiltzen ez ditugun objetuak izaten ditugu etxean, eta aukera paregabea da horri probetxua ateratzeko. Gainera, ez dugu zertan adituak izan behar arte plastikoen munduan, edozeinek egiteko modukoa baita.
Eskulan honen bidez, bihur ezazu ispilu arrunt eta aspergarri bat, ispilu alai eta dibertigarri.
Horretarako, koloretako koilarekin egindako marko hau gehitu diezaiokezu, eta zoragarria izango da zure logela apaintzeko, edo baita amari edo lagunen bati oparitzeko ere.



MATERIALA:
- Ispilu biribila
- Silikonadun pistola
- Koloretako koilarak ( kantitatea ispiluaren tamainaren araberakoa izango da)


1.go pausua

Pistolarekin, jar ezazu silikona kantitate dezente bat koilararen heldulekuaren atzeko partean.
Itsasi koilar ispiluaren gainean, honen heldulekua ispiluaren zentrura begira kokatuz. Ondoren, zapaldu ezazu pixka bat behatzarekin ongi pegatuta geratu dadin.

2. pausua

Jarraitu prozesu bera bigarren koilara itsasteko, eta kokatu ezazu justu lehenengoaren ondoan koilara bakoitzaren alde zabala bestearen azpian geratzen delarik, gainjarrita baleude bezala.

3. pausua

Errepikatu lehen eta bigarren pausuak koilara berriak itsasiz ispiluaren markoa guztiz beteta geratu rte.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Kubismoa eta estilo honen ezaugarriak

Hemen dauzkazue Kubismoko hainbat artelan, eta baita arte estilo honen ezaugarriak ere labur labur azalduta.


domingo, 6 de noviembre de 2011

Kubismoa


1907an irudikatze molde tradizionalarekikoak guztiz hautsiko zituen estiloa plazaratu zuen Pablo Picasso pintore malagarrak bere “Avignongo andereñoak” koadroarekin. Kubismoren oinarriak zehaztu ziren margolan haren bitartez eta lehen esan bezala, pintura irudiaren kontzepzio berri bat azalduko zen artearen munduan.
Quattrocentotik aurrera pinturaren historia osoan zehar, perspektiba konikoa erabiltzen zen espazioaren aurkezpen koherentea eskeiniz, ikuspegi finko mugi ezin batetik ikus zitekeena hain zuzen ere. Era berean, formetan argi ilunak bideratuz eskeintzen zen bolumenaren sentsazioa.
Zalantzan jartzen hasi ziren pintore postinpresionistak irudikatze molde hura eta hainbat esperientzia bideratu zituzten aldatzeko, baina kubismoak ekarri zuen erabateko etena.
Honako galdera hau planteatu zuen kubismoak:zergatik ez sortu aurkeztu nahi ditugun objetu edo espazioen aldian aldiko eta ikuspegi desberdinen araberako behaketen halako bilduma eskeiniko digun irudia? Beraz, gogoeta honi jarraiki, artistak bideratu duen beritxuratze prozesu intelektualaren emaitza azaltzen zaigu margolanean.
Horrenbestez, lorturiko irudi moldea ere koherentea da prozedura tradizionalen araberakoa ez bada ere; izan ere, molde tradizionaletan bideraturiko lanetan une jakin batean eta ikuspegi batetik jasotakoa da irudian azaltzen dena.
Kubismoak, agerian ditu hainbat iturritatik jasotako eraginak:
- Cezanneren pintura: bolumena kolore- planoen bidez, eta ez argi ilunen bidez.
- Antzinako Egiptoko pintura: irudikatu beharreko pertsonaiaren imajina osorik eta era koherentean eskeintzearren, perfilez pintatzen zuten haren aurpegia et perfilez begia.